TAO zerbitzua Gaztaino auzora eta Tomas Lopez kalera zabalduko da

Errenteriako Udalak Gaztaño auzoko eta Tomas Lopez kaleko (1-15 zk.) bizilagun guztiei jakinarazi nahi die leku horietan TAO sistema abian jarriko dela 2013ko urtarrilaren 7an; hau da, hurrengo astelehenean.

Hori dela eta, 15 eguneko epea izango da aparkatzeko baimen txartela tramitatu ahal izateko. Horrekin batera, jakinarzi dute, bi leku horietako txartelekin, Erdialdeko 1 Eremuan ere aparkatu ahal izango dela.

Horrez gain, jakinarazi dutenez, Lousada kaleko eremua (Arramendi Parkea) aldirietako aparkaleku gisa erabili ahal izango da urtarrilaren 7tik aurrera.