Eskola Igeriketa Kanpaina martxan da

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak “Eskola Igeriketa kanpainaren” aurtengo edizioa jarri du martxan. Kanpaina 2013ko urtarrilaren eta ekainaren artean garatuko da, 20na eguneko iraupena izango duten hiru txanda desberdinetan.

Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatuko da.

Kanpainaren helburua da igerian ikasi eta hobetzea, baita  jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere.

Aurten Errenteriako ikastetxe guztietako 400 haur baino gehiagok parte hartuko dute.

Udalak kanpaina hau %70ean finantzatu du gutxi gorabehera, eta Foru Aldundiak %30ean. Hori dela-eta ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarri.