Udal Txistulari Taldearen kontzertua igandean Koldo Mitxelenako ikasleen laguntzarekin

Udal txistulari taldeak 2013ko lehen kontzertua eskainiko du datorren igandean, urtarrilaren 20ean, 12:45ean udaletxeko arkupetan.

Donosti eguna izanik ,kontzertuan Donostiarekin lotutako doinuak entzungai izango dira eta hauetako hainbat doinuk Koldo Mitxelenako ikasleen laguntza izango dute danborrada joaz. Kontzertu honetara gerturatzen denak, haur hauekin eta txistulariekin abesteko aukera izango du Xabier Vesgaren zuzendaritzapean

Honako hau izango egitaraua:

  • Gure Donosti (Biribilketa) Joxe Olaizola Mold J.I Ansorena

  • Donostia (Bariaziodun Fandangoa) Pablo Sorozabal

  • Donostiako danborrada Raimundo Sarriegi

  • Hiru damatxo Jose Ignazio Ansorena

  • Comparsa de caballería de Gallos Raimundo Sarriegi Mold. J.I Ansorena

  • Comparsa de caballería de Viejas Raimundo Sarriegi Mold. J.I Ansorena

  • Donostiarren abestiak Jose Ignazio Ansorena

  • Donostiako danborrada Raimundo Sarriegi

  • Kresala (Biribilketa) Jose Ignazio Ansorena