“Emaztegaiaren semea” Niessen Kulturgunean

ADOS Antzerki Konpainiak, gaur igandea arratsaldeko 19:00etan Obra Berria estreinatuko du Niessen Kulturgunean.”EMAZTEGAIAREN SEMEA”

Sarrerak ordubete lehenago takilan eskuratu ahal izango dira.

Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duten istorio horietakoa da eta horren arrazoia hauxe da: eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da.

Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa… Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.

Informazio gehigarria Kulturklik ataritik jasoa.