Eraikiz lehen saioa “Memorias de un conspirador”

Urtarrilaren 24an, osteguna, 19:00etan, hasiko da “Eraikiz” zinema eta dantza zikloa. Helburu du urratsak ematea gure gizartearen etorkin baketsua eraikitzek0

Egun horretan hasierako ekitaldi ofiziala izango da, eta bertan izango dira Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak. Aurkezpenaren ondoren “Memoria de un conspirador” filma emango dute, eta bertan izango dira Angel Amigo filmaren zuzendari errenteriarra, eta, Jesús Eguiguren filmaren protagonista.

Sarrera dohainik izango da eta txartela eskuratzeko leihatila ordu eta erdi bat lehenago irekiko da. Auditoriumak ordu erdi lehenago zabalduko ditu ateak.