Ingurumenak Zamalbide auzoko lurzoru publikoan bi amianto isurketa ilegal itxi ditu

amianto-foto

Mendi eta ingurumen saileko zinegotzi arduradunak, José Manuel Ferradasek, jakinarazi du joan den ostegunean amaitu zituztela nekazaritza eremuko lurzoru publikoan legez kanpo isuritako fibrozementua (amiantoa) biltzeko lanak.

Material honen biltze-lanak udalerriko bi lekutan egin dira. Lehenengoa Txikierdirako errepidetik hurbil, Larretxiki baserria azpialdean. Bigarrena Aitzondo baserritik hurbil, HIRISA (Txoritokieta) harrobitik gertu.

Lan hau bi arlo ezberdinen arteko elkarlanari esker egin da, Lan arriskuen Prebentziora arloa eta Ingurumena. Amiantoa kentzeko plana idatzi dute, isurketak ukitutako eremua mugarritu, isuritakoa bildu eta enbalatu eta azkenik, hondakin toxikoak biltegi kontrolatura eraman. Biltze-lan hauek amiantoaren arriskuak kontuan izanik eta aritu diren langile guztien babeserako neurriak bermatuz egin dira. Bildutako hondakina Gaintxurizketa gainean dagoen baimendutako hondakindegira eraman dute.

Materiala erretiratzeko IGRSA enpresa kontratatu dute eta lanaren zenbatekoa 1.650 euro izan da.

Udalak berretsi egin du hondakinen kudeaketan dagoen zigorgabetasuna eteteko borondatea. Kasu honetan, hondakin arriskutsu hau lurzoru publikoan isuri dute gainera, eta Udalak hartu behar izan du erretiratzeko gastua bere gain, hain zuzen ere herritarron kontura. Kaltea gainera erakunde pribatu batek eragin du, hondakinei lotutako Araua eta Udal Ordenantza ez betetzeak eta kudeaketa desegokiak zuzenean eragiten dio gainera osasun publikoari eta Ingurumenari.