Aurtengo Inauteriek badute programa

Urtarrilaren 24tik Inauteriak bitarte:

Herriko tabernetan eta kaleetan, erakusketa: Oreretako pertsonaien, lekuen eta momentu historikoen argazkiak eta irudiak Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.

 

Otsailak 1.- KALDEREROAK

  •  15:00etan, Kaldereroen konpartsaren desfilea Beraungo auzoan, Beraun Berri Ikastetxeak antolatuta.

Ibilbidea: Luis Mariano plaza, Beraun kalea, Jose Maria Usanditzaga (atzealdea), Norberto Almandoz, Aita Donostia, San Marko eta Jose Maria Usanditzaga.

  •  18:00etan,“Errenteria Musikal” Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta kaldereroen desfilea erdialdeko kaleetan barrena.

 

Otsailak 2.- KALDEREROAK

  •  19:30ean, Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta Kaldereroen konpartsa, Pasai Txarangarekin batera. Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren, kanpamentua jarriko dute Gamon Zumardian. Egingo duten ibilbidea ondorengoa izango da: Alabergako plazatik irten, Biteri kalea, Morrongilleta kalea, Madalen kalea, Udaletxea eta Zumardira iritsiko dira, kanpamentua jartzeko. Itzulera Biteri kaletik egingo dute.

 

Otsailak 3.- KALDERERO TXIKIAK

  •  11:00etan, Telleri Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkarteak antolatu du. Kalderero Txikien Konpartsa ikastetxetik irtengo da eta Pasai txaranga eta Telleri-Alde abesbatzarekin batera herriko kaleetan barrena ibiliko da.

Ibilbidea: Telleri Alde Ikastetxea, Bittor Idiazabal, Ikutza Kontsarioa, Biteri, Biteri Txiki, Gamon Zumardia (geldialdia), Santa Klara, Gabierrota pasealekua, Zaharren egoitza (geldialdia eta tenorearen saioa), Gabierrota pasealekua, Santa Klara, Erdiko kalea, Herriko Plaza (geldialida, tenorearen saioa eta udal txistularien banda), Madalen kalea, Xenpelar, Morrongilleta eta Koldo Mitxelena plaza (geldialdia, tenorearen saioa eta ibilbidearen amaiera).

  •  12:30ean.- Kaldereroen Kanpaldia Herriko plazan Udal txistularien Bandarekin.

 

Otsailak 7.- OSTEGUN GIZENA

  •  6:00etan, Txistularien Udal Bandak diana joko du erdialdean.
  • 16:45ean.- Danza-rinen saioa San Markosenen.
  • 18:00etatik 20:00etara.- Gauerdi txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
  • 19:00etan.- Haurren azeri dantza, “Errenteria Musikal” Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Xabier Olaskoaga plazan izango da.
  • 19:00etan, Ereintza Dantza Taldeak Azeri Dantza desfilea antolatu du eta ondorengo ibilbidea egingo du: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.
  •  20:00etan, Herriko plazan Azeri Dantza ikuskizuna eskainiko dute dantzariek.

 

Otsailak 8.- OSTIRAL ARGALA

Herritarrak gai berdinaz mozorrotzeko deia egiten dugu. Gaia: Orereta (bertako pertsonaiak, lekuak, une historikoak, irudiak…) Jaiki Orereta Kultur Elkarteak antolatuta.

  • 6:00etan, Txistularien Udal Bandak diana joko du, Etxeberrietan, Iztietan eta Alberga Behealdean.
  •  11:30ean.- Inauteri jaiaren desfilea erdialdean, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak antolatuta.

Gaia: Birziklapena.

Ibilbidea: Ikastetxea, Galizia biribilgunea, Donostia kalea, Alaberga biribilgunea, Foru plaza, Madalen kalea, Gamon Zumardia eta Nafarroa hiribidea.

  • 14:30ean.- Inauteri jaiaren desfilea Beraungo kaleetan, Langaitz Ikastolak antolatuta.

Ibilbidea: Crisostomo Arriaga, Norberto Almandoz, Aita Donosti, San Marko, Jose Maria Usanditzaga, Crisostomo Arriaga.

  • 15:30ean, Inauteri jaiaren desfilea erdialdeko kaleetan, Orereta Ikastolak antolatuta.

Gaia: Euskal mitologia

Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo kalea, Xenpelar kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Biteri kalea, Juan Ignacio Gamon Zumardia.

  • 18:00etan, Luzaideko dantzen desfilea herriko kaleetan barrena, “Errenteria Musikal” Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
  • 19:30ean, Udal Kiroldegian hurrengo konpartsen aurkezpena:

Beraungo Jubilatuen elkartea, Intxaur-txiki konpartsa, Langaitz ikastola, Gaztedi txiki gazteen elkartea, Show Time, Furius, Kaos, Odissey, Eureka Gazte elkartea, Alaia Gazte elkartea, Telleri IGE eta Danza-rin.

  •  20:30ean. Sindikato tabernatik abiatuta, POTEOA Jaiki Orereta Kultur Elkarteak antolatuta.

Jarraian, luntxa

Otsailak 9.- LARUNBAT INAUTERIA

  • 18:30ean, erdialdeko kaleetan ondorengo konpartsak ibiliko dira:

Danza-rin, Beraungo Jubilatuen elkartea, Kaos, Telleri IGE eta Langaitz ikastola.

Ibilbidea: Errioxa biribilgunea, Tulle kalea, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Segundo Izpizua eta Nafarroa hiribidea. Zumardian amaituko da.

  •  19:00etatik 22:00etara, mozorro-lehiaketa, poteoa egingo dugularik (kale eta musika-animazioarekin) Oñatiarra tabernatik abiatuta Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.
  •  22:00etan, herri afaria, Oarso Sagardotegian Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.

 

Otsailak 10. – IGANDE INAUTERIA

  •  6:00etan.- Txistularien Udal Bandak diana joko du, Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan.
  • 12:00etan, erdialdeko kaleetan ondorengo konpartsak ibiliko dira:

Danza-rin, Telleri IGE, Furius, Kaos, Odissey, Eureka Gazte elkartea, Alaia Gazte elkartea, Show Time, Intaur-txiki konpartsa, Gaztedi txiki gazteen elkartea, Beraungo Jubilatuen elkartea eta Langaitz Ikastola.

Ibilbidea: Errioxa biribilgunea, Tulle kalea, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri kalea, Segundo Izpizua eta Nafarroa hiribidea. Zumardian bukatuko da.

  • 17:00etan.- KIMUTX, kanta eta ipuin bilduma bat baino gehiago. 0-8 urteko haurrentzat.

Non: Xenpelar Etxean (1. Solairua).

1. Saioa: 17:00etan.

2 saioa: 18:00etan.

Sarrera doakoa eta ordu bete lehenago bertan eskuragarri (aforo mugatua).

 

Otsailak 11.- ASTELEHEN INAUTERIA

TXIKIEN EGUNA

 

  • 6:00etan, Txistularien Udal Bandak diana joko du, Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota auzoetan.
  •  12:00etan.- Korri, Xalto eta Brinko pailazoak, “DANTZAN” ikuskizunarekin.

Non: Foru plaza.

Euria izanez gero saioa Merkatuzarrean izango da.

  • 17:30ean.- Erdiko kaleetatik kalejira Udal Ludotekak antolatuta Gauerdi txarangarekin. Guztiak gonbidatuta zaudete!
  • 18:30ean.- Txokolatada Merkatuzarren Udal Ludotekak antolatuta.

 

Otsailak 12.- ASTEARTE INAUTERIA

  • 6:00etan, Txistularien Udal Bandak diana joko du erdialdean.
  • 18:00etan.- Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du, Sardina Ehorzketa iragartzeko.

Ibilbideari hasiera emango diote Amulleta Elkartean eta, herriko zenbait kaletan barrena ibili ondoren, Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartean amaituko dute. Hor bertan elkartuko dira hileta-segizioarekin, eta euren perkusio soinuez bizitasuna emango diote.

  • 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik irtengo da , Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Elizatik irtengo da eta honako ibilbidea egingo du: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da.
  • Jarraian.- Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.

 

Otsailak 17. IÑUDEAK ETA ARTZAIAK

  • 12:00etan, Orereta Ikastolak antolatutako “Piñata Igandea”. Iñudeen eta Artzaien desfilea erdialdeko kaleetan.

Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo kalea, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Herriko plaza, Foru plaza, Xenpelar, Morrongilleta eta Koldo Mitxelena plaza.