“Body Combat” eta “Body Pump” jarduera berriak

Otsailetik aurrera bi jarduera berri hasiko dira Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan, “Body Combat” eta “Body Pump”.

“Body Combat” astelehen, asteazken eta ostiralerako programatu da Fanderian, 09:15ean eta astelehen eta asteazkenetan 20:00etan Galtzarabordako Kiroldegian. “Body Pump”-i dagokionez, Galtzarabordan egingo da astearte eta ostegunetan 15:30ean.

“Body Combat” delakoak ariketak nahasten ditu Kick Boxing, Karate, Kung Fu, Tai-chi, Full Contac, Twaekwondo, etab. bezalako borroka-arteekin. Egia esan, jardun aerobikoko kirol bat da, eta ukabilen bidezko koreografiak eta mugimenduak erabiltzen ditu. “Body Combat”-eak malgutasuna, indarra eta iraupena lantzeko aukera ematen du. Musikaren erritmoaren arabera ere aritzen dira eta kanta bakoitzean koreografia bat eta gihar multzo jakin bat lantzen dituzte.

“Body Combat”-ek elkartzen ditu gimnasia aerobikoa berez muskulazio aretokoak diren ariketekin. Nahasketa horrek ahalbideratzen du kaloriak erretzea eta aldi berean gorputz osoko giharrak suspertzen dira. Emaitzak azkarrak dira eta denbora laburrean ikusten dira. “Body Pump”-a musikaren erritmoarekin batera izaten da, barra batekin eta pisua aldatzen zaien disko batzuekin batera.

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.00) edo Fanderiakoan (943.34.44.23).