Etxeko konpostagailuen eskaerak egin daitezke

10825es

Sanmarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina berri bat jarriko dute abian udalerri guztietan etxerako konpostagailuak doan banatzeko asmoz.

Kanpaina horren helburua da hondakinak sortzea murriztu eta prebenitzea, gure etxebizitzan sortzen den frakzio organikoa (janari hondakinak) zabor poltsaren edukiaren erdia baita ia-ia. Konposta ekoitzita murriztu egiten dugu hondakindegietara eraman eta bertan pilatzen den zabor kopurua.

Horretarako, Errenteriako Udalak epe bat zabalduko du hondakin organikoak konpostatzeko programan sartu nahi duten pertsonen zerrenda egiteko, eta etxerako konpostagailu bat doan emateko.

Hori horrela, beren lorategietan sortzen den materia organikoa edo janari hondakinak konpostatzeko interesa duten pertsonek Udal Mendi Eta Ingurumena Sailean eman behar dute izena, otsailaren 8a baino lehen.

● Tel: 943-44.96.03

● ingurumena@errenteria.net

Konpostatzeko programara atxikitzen diren pertsonek konpostatzearen inguruko ikastaro bat egin beharko dute, eta, horretaz gain, aholkularitza zerbitzu etengabea izango dute sor dakizkiekeen zalantzak argitzeko.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu hondakinak murriztu, berrerabili eta birzikla ditzaten. Osasun publikoarengatik eta Ingurumenarengatik, parte hartu etxeko konpostaje programan.