Inauterietako trafiko moldaketak

Mugikortasuna 2013-02-07 | 0

2013ko Inauteriak direla eta trafikoan moldaketa puntualak ehingo dira eta herritarrak jakinarazteko informazioa argitaratu du Udaltzaingoak:

Otsailaren 9an, larunbata, desfilearen hasiera ordua: 18:30

Bukaera ordua: 21:00

 Otsailaren 10ean, igandea, desfilearen hasiera ordua: 12:00

Bukaera ordua: 13:00

Larunbatean eta igandean Inauterietako desfilearen ibilbidea

Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea– Tulle – Maria Lezo – Xenpelar – Biteri – Segundo Ispizua – Nafarroa etorbidea – Galizia biribilgunea – Nafarroa etorbidea – Gamon zumardia.

Zirkulazioaren inguruko neurriak. (Larunbatean eta igandean Erdialdean trafikoa moztuko da)

  • Aurten Erdialdea itxi egingo da otsailaren 9tik (larunbata), 16:00etatik, otsailaren 10era (igandea), 22:00ak arte. Trafiko mozketak honako kale eta plazetan eragingo du : Maria Lezo, Xenpelar,

Foru plaza, , Pablo Iglesias, Afontso XI eta Biteri. Hori dela eta, bizilagunei eskatu nahi diegu adierazitako kale eta plazetatik ibilgailuak erretiratzeko, 12:00ak baino lehenago.

  • Adierazitako kale eta plaza horiek larunbatean eta igandean oinezkoentzat izango dira, eta, horietaz gain, Tulle eta Segundo Ispizua kaleak eta Nafarroa etorbidea, Galizia eta biribilgunearen eta Santa Klara plazaren arteko tartean, desfilea pasatzeko 12:00etarako ibilgailurik gabe egon beharko dute .

  • Otsailaren 9an, larunbata, 16:00etan, trafikoa honako kaleetan moztuko da:

  • Segundo Ispizua eta Biteri arteko bidegurutzea ( saihesbidea Martin Etxeberria kaletik zehar)

  • Beraun kalea eta Arramendi arteko bidegurutzea

  • Aralar plaza

  • Galizia biribilgunea (saihesbidea N-1etik)

  • Lartzabal (trafikoa ingurabidetik bideratuko da)

  • 16:00ak eta 21:00ak artean Erdialdean trafikoa moztukoa. Hori dela eta, gidariei eskatu nahi diegu beste aukera batzuk erabil ditzatela otsailaren 9 eta 10ean Erdialdera joateko. Horrela, N-1 (ingurabidea) erabiltzea gomendatzen diegu auzoetara joateko.

  • Jaiaren eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek (Esmalteria, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongileta 4) kasu hauetan ohiko izaten diren sarbideak erabiliko dituzte.

Garraio publikoa

  • Hiri-linearen Morrongiletako geltokia eta Xenpelarrekoa Tulle kalera lekualdatuko da.
  • Iztietako, Gamon zumardiko eta Gabierrotako bi norabideetako geltokiak, 8:30 eta 19:30 artean, Altamirako biribilgunera lekualdatuko dira.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna