Udal Gida 2013 kalean da

zureleku-web

Errenteriako Udalak, Zure leku S.L. enpresarekin batera, “Udal Gida – 2013” argitaratu du. Datozen egunetan horretan kolaboratu duten saltokiek banatuko dituzte gidak. Era berean, udal eraikinetan ere banatuko dira (Udaletxea, Udaltzaingoa, Merkatuzar, Niessen eta Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiak).

Gida horretan alor askotako interes handiko datuak dituzu: gure historia, arkitektura zibil eta erlijiosoa, natura, jaiak, garraioa, hezkuntza, kultura, zerbitzuak eta profesionalak, saltokiak, gremioak, industria, etab.; halaber, udal departamentuen eta zerbitzuen informazioa instituzionala ere izango duzu.

Argitalpen horrekin batera, plano-gida bat ere banatuko da, oraingo honetan, Nekar enpresarekin batera. Bertan, era labur-zehatz batean, gure herriaren kale-planoaz gain (arestian azaldutako Udal Gidan bezala) Errenteriako ingurumen, historia, erakin eta kultura intereseko lekuen xehetasunak eskaintzen dizkigute, baita kultura agenda bat ere.

Eta, gogoratu nahi dizuegu herribizia.errenteria.eus web orrian aukera baduzuela herriari buruzko berriak zuzenean izateko, eta, www.errenteria.net orrian ere informazio zehatza ere aurki dezakezue.