Inauteriak Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetan

Otsailaren 11n eta 12an Inauteriak egingo ditugu Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan. Mozorrotuta bertaratzen diren haur ikastarogile guztiek opari txiki bat izango dute zain harreran, eta, horretaz gain, argazkia egingo zaie mozorro orijinaleena aukeratu ahal izateko. Egun horietan igeriketa ikastaroetan jolasak egingo ditugu parte-hartzaile guztientzat.

Animatu eta otsailaren 11n eta 12an etorri mozorrotuta!

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.00) edo Fanderiakoan (943.34.44.23).