I. Indoor triatloia ospatu zen Fanderian

Otsailaren 9an, Fanderiako udal instalazioetan I Indoor Triatloia izan zen eta guztira 42 pertsonak hartu zuten parte. Triatloian 500 metro igeri, 10 km bizikleta estatikoan eta Fanderia auzoko bidegorrian zehar 3,5 km-ko lasterketa egin behar ziren.

Eguraldiak ez zuen lagundu, baina horrek ez zuen eragotzi parte-hartzaile guztiek  lehiaketan dena ematea. Amaitutakoan lunch bat egin zen eta kategoria bakoitzeko irabazleei sariak eman zitzaizkien. Gizonezkoen mailan Beñat Lekue izan zen irabazlea eta bere atzetik Jon Elkano eta Joseba Pérez sailkatu ziren. Emakumezkoen mailan Maialen Garmendia izan zen irabazlea, bigarrena Naiara Casi eta hirugarrena Leire Garmendia. Taldekako lehiaketan Miguel Maza, Iker Leonet eta Kerman Gomezek osatutako taldeak irabazi zuen, bigarren lekuan Gotzon Bidaurre, Beñat Lekue eta Iñaki Lopetegiren taldea sailkatu zen eta hirugarrenean, berriz, Ibon Basterrika, Eukene Ruiz eta Marcelo Carrizoren taldea.

Era berean, Udal Kirol Patronatuak eskerrak eman nahi dizkie azken asteetan udal kirol instalazioetan antolatu diren jardueretan parte hartu duten pertsona guztiei, batez ere otsailaren 4an Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna zela-eta elkartasuna adierazteko instalazioetara arrosa koloreko zerbait jantzita bertaratu zirenei zein pasa berriak diren Inauterietan jardueretan mozorrotuta parte hartu dutenei. Bi jardunaldietako argazki guztiak zein Indoor Triatloikoak dagoeneko Udal Kirol Patronatuaren web orrian daude ikusgai, “argazkiak” atalean.