Ostegun Anitzak Gaztelu Ostatuan

logo cenas def

Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak Gaztelu Ostatuarekin batera, “Ostegun anitzak Gaztelun” deitutako afaria antolatuko du hilabetean behin. Ideia xumea da: otsailetik ekainera bitarte, hilean ostegun batez, herrialde desberdin bateko sukaldari batek bere jatorriko herrialdeko elikagaiez baliatuz, afari ederra prestatuko du. Afaltzen hasi aurretik, aukeratutako herrialdeari buruzko solasaldia egingo dugu. Hango errealitateaz, euren proiektu migratzailearen nondik norakoez eta abarrez modu informalean hitz egiteko aukera izango da.

Ekimenak mahaiaren bueltan jatorri ezberdinetako pertsonen arteko harremana sustatzea du helburu. Azken finean, hesiak, aurreiritziak eta estereotipoak hausteko aukera eskaintzea. Hemendik ekainera bitarte daukagun plana ondorengoa da:

  • Otsailak 21: Senegal (Ouli eta Modou sukaldari).
  • Martxoak 21: Moroko (Said eta Rachid sukaldari).
  • Apirilak 18: Pakistan (Ayazsukaldari).
  • Maiatzak 23: Nepal (Til sukaldari).
  • Ekainak 20: Mexiko (Paloma sukaldari).