Mugi txartelaren inguruko informazioa jasotzeko aukera

Herri Biziaren Bidean | Mugikortasun plana | Mugikortasuna | Udal komunikabidea 2013-02-24 | 0

tarj_anonima

Mugi: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratu berria da, eta aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko.

Mugi sistemak abantaila ugari eskaintzen die Gipuzkoako garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei. Hauek dira Mugi Sistemaren ezaugarri nagusiak: ordaintzeko euskarri komuna, eremuak bereizteko sistema komuna, erabileraren araberako deskontuak, garraio-aldaketak baldintza onetan, eta hobari osagarriak jasoko dituzten talde bereziak.

Herritarrei ahalik eta informazio gehien ematearren, astelehenean otsailaren 15ean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, MUGI sistemaren gainean hainbat informazio stand jarriko dira, Xabier Olaskoaga plazaren sarreran.

No comments yet.

Utzi erantzuna