Gizarte zerbitzuen inguruko elkarteentzat diru-laguntzak

Udal komunikabidea 2013-02-26 | 0

Gizarte zerbitzuen alorrean, 2013an zehar, beren jarduerak garatzen dituzten elkarteei eman beharreko diru-laguntzak jasotzeko deialdiaren epea martxoaren 13an amaituko da.

Deialdi horren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten, otsailaren 12an. Oinarri horiek Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan ere lor ditzakezu (Santa Klara kalea 18), edo posta elektronikaren bidez bbravo@errenteria.net helbidean edo Udalaren (www.errenteria.net) web orrian.

Diru-laguntzetarako eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean entregatuk beharko dira, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

No comments yet.

Utzi erantzuna