NAN lana ikusgai larunbatean Kulturgunean

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-27 | 0

nan-cartel

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. IƱar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitzak? Zenbat heriotzak? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria?

“Aberria ala hil”, nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?

MARTXOAK 2, LARUNBATA, 20:00etan “Errenteria Hiria” Kulturgunean

Aldez aurreko salmenta

  • Astearte, ostegun eta ostiraletan: 18:00 – 20:00
  • Asteazkenetan: 11:00 – 13:00
  • Emanaldiaren egunean: saioa hasi baino ordubete lehenago
No comments yet.

Utzi erantzuna