Irrien Lagunak, haur eta helduentzat ekimen berria ostiralean

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Partehartzea 2013-02-27 | 0

“Irrien Lagunak” izeneko egitasmoa abian da dagoeneko gure herrian. Familian aisialdi hezitzaile bat garatzea da helburu nagusia. Familien auzolana eta parte-hartzea tresna gisa hartuta, betiere euskaratik eta euskaraz.

Haurrak ditu protagonista, eta haurrei zuzendua dago; baina ez da, hala ere, mugatua, eta gurasook ere badugu egitasmo honetan gure lekua.

Zertarako hau guztia? Familia giroan eta elkarlanean gure herrian aisialdi eskaintza bat osatzeko eta, horrekin batera, herriko talde eta herritarren arteko lankidetza sustatzeko eta gure herria biziberritzeko.

Azaldu nahi dizuegu Irrien Lagunak egitasmoaren ideia nondik datorren eta nola gauza daitekeen. Horretarako, proposatzen dizuegu leku eta egun jakin batean elkarrekin tarte bat konpartitzea, etorkizunerako bidea elkarlanean egiteko.

Zuen seme-alabentzat ere beste gune bat prestatua dugu leku eta egun berean; horma baterako murala margotzea proposatuko diegu, haien amets bat irudikatu dezaten.

  • Noiz: 2013ko martxoaren 1ean, ostirala
  • Zer ordutan: 18:00etan
  • Non: Merkatuzarren
  • Zenbat iraun: ordu eta erdiz
No comments yet.

Utzi erantzuna