Auzoetako emakume elkarteek martxoaren 8a dela eta onartutako manifestua

Auzoak | Berdintasuna | Herri Biziaren Bidean | Udal komunikabidea 2013-02-28 | 0

Errenteriako auzoetako emakumeen elkarteek, martxoaren 8a dela eta ondorengo manifestua onartu eta zabaldu dute:

 

EMAKUME GUZTIEK

ENTZUN EZAZUE:

 Gu aintzat hartzen ez gaituen gizarte batean gaude, espazio publikotik baztertu nahi gaituenean, hau begi bistakoa da, inork ez dezake uka.

Jaiotzen garenetik bertatik modu jakin batean sentitu eta jarduteko gisan prestatzen gaituzte. Etxeko andre eta emazte onak izateko era tradizionalean hezitzen gaituzte, ugalketa biologikoa eta soziala emateko moduan, talde-babesleak, hizkuntza-zaintzaileak, balore eta kultura transmititzaileak izan gaitezen… Gure erabaki garrantzitsuenak matrimonioa eta haurrak izatea bideratzen gaituzte

Gainera, hauek izan behar dute gure rolak: etxeko lanak egiteko arduradunak, bizia-emaileak… Garrantzitsuak al gara?

Ba, bai, halaxe gara. Garrantzitsuak sentitu behar gara eta ez preseski jaio baino lehen bizkar gainean daramagun rolengatik. Haatik, errealitateak bestelakorik erakusten digu era gordinean eta zuzenean. Errealitateak, onean eta txarrean den bezalakoa delako, manikeismoan erori gabe, emakumeok bigarren maila batera baztertuta gaudela erakusten digu, eta hori ez da zerbait berria, izan ere, mundu lehiakor eta materialista honen hastapenetik horrelakoa baita, jatorriz berez sexista den lurra honetakoa.

Aitortzen ez bada ere, ezagutza dagoenetik gure sexuari etiketa bat jartzen zaio, sentitzeko modu bat, emozioak bizi eta adierazteko modu bat, portatzeko eredu bat, besteak beste, homogeneizatu nahi gaituen agindu bat baitago. Berorrek sailkatu nahi gaitu, eta zaila suertatzen da molde horiek desegitea. Eta horren aurka borroka egin, bidea aldatu eta bere propioa eraiki nahi duenak –azken finean bidea gure bizi propioa delako– ordaindu beharreko prezioa oso altua izango du. Hori hain da altua, batzuetan, bateren batek, borrokan jarraitzea merezi ote duen zalantzan ipintzen du; lehendik ezarritakoaren aurka jardutea eta guda batean borroka egitea, denetan bezala, alferrikakoa ez ote den.

Gaur egun emakume-langile gehien-gehienek lan-jardunaldi bikoitza egin behar dute etxean eta kanpoan jarduten dutelako. Eta erantzukizun gehiegi hartzen dutelako euren gain, ahiturik, bizkarrak okertzeraino, amaitzen dute.

Sortu dugun mundua gainbehera doa. Beraz, egin dezagun zerbait berori aldatu, irauli, dena hankaz gora jarri, desegin eta berritik hasteko.

Zuengatik, guregatik

Gaur zugatik idazten dut, hala nola zenbait pertsonen zentzugabekeria dela medio, bizia kendu, ametsak zokoratu eta hegoak moztu dizkieten emakume guztiei. Zugatik eta egunero euren bikotekideengandik –lehengoak eta oraingoak– tratu txarrak jasaten dituztenengatik; izan ere, zoroek txorimaloak bailiran haien gorputzak jo eta txikitzen baitituzte, eta titiritero onen modura, emakumeen nortasuna desegiteko hariak ondo maneiatzen. Hortaz, bada, deuseztatu bedi beldurra behingoz…

Entzun gaitzatela. Nire gaitzespenik zintzoena, gutxi batzuek badira ere, jendilaje horrekiko. Gogor egin behar dugu horien aurka, basati horiek ez daitezen immune geratu, eta kontua ez da mendekua hartze gogoa, odolkiak ordainetan ematekoa baizik. Hots, hau egin duzu, hauxe duzu merezi.

Beraz, aurrera borrokarekin…

Laguntasuna emakume elkartea

Itzatu emakume elkartea

Lore-toki emakume elkartea

Gure-Leku auzo elkartea

Patxiku-Zelai auzo elkartea

Gurekin auzo elkartea

Bidexka emakume elkartea

Ekinez egin emakume elkartea

Alaia auzo elkartea

Erlontzi emakume elkartea

Gure Goizalde emakume elkartea

 

No comments yet.

Utzi erantzuna