Langabetuentzako euskara ikastaroak, doan

Irune Balentziaga Euskara Zinegotziak eta Xenpelar AEK eta Udal Euskaltegiak herritarrei jakinarazi nahi die langabetuei euskara dohain ikasteko aukera emateko egitasmoarekin aurrera jarraituz apirilaren 8tik ekainaren 21era izango dela hurrengo ikastaro trinkoa.  Ikastaroan izena emateko epea astelehenean irekiko da eta martxoaren 15era arte egin ahal izango da, Udal Euskaltegian eta Xenpelar Euskaltegian

Izena emateko Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta parte hartzen duten ikasleek %85eko asistentzia bermatu beharko dute. Orain artean izan diren taldeetan aritutako ikasle nahiz irakasleek balorazio bikaina egin dute euren esperientziaz.

Ikastaroa apirilaren 8tik ekainaren 21era izango da

Izen-ematea: martxoaren 4tik 15era.