Argazki proiekzioa eta ibilaldia Urdabururen eskutik datozen egunetan

Kirola | Udal komunikabidea 2013-03-06 | 0

urdaburu

Urdabur Mendizale Elkarteak ekintza ugari antolatzen ditu urtean zehar, eta datozen egunetarako ere argazki proiekzio bat eta ibilaldi bat antolatu ditu.

Datorren ostegunean martxoaren 7an arratsaldeko 8etan, Urdaburu elkartearen egoitzan, Karlos Bayonek diapositiba proiekzioa eskainiko du. Gaia: Maroko aldean eginiko bidaia, Toubkal mendiaren igoera eta “Ruta de la Plata” BTTen.

Bestalde, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 8. etapa antolatu du martxoaren 16rako. Ibilbidea Urkiagako gainetik Belateko gainera izango da eta bidean Artesiagako gainetik eta Saioa eta Okolin mendietatik pasatuko da. Zeharkaldia denera 5,30 ordukoa izango da. Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenekelkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.

No comments yet.

Utzi erantzuna