Gazte lokalen inguruko prozesu parte-hartzailea martxan

Kartela

Errenteriako Udalak abian jarriko du gazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lokalen inguruko prozesu parte-hartzailea.

Izan ere, gazteek erabiltzen dituzten lokalak nabarmen hedatuak daude gure herrian. Asko dira izaera horretako lokalak alokatzen eta erabiltzen dituzten gazteak. Lokal horien gutxieneko azpiegitura eta erabilpen baldintzak gazte, guraso, lokalen jabe eta auzoko bizilagunen kezka iturria da hainbatean.

Prozesu parte-hartzaile horren helburu orokorrak ondorengoak izango dira:

  • Gazte lokalen inguruko erabilerak eta horien egokitzapenak parte-hartzearen bidez adostea.
  • Lokalen erabileraren inguruan, arautu behar diren atalak zehaztea, eta horiek arautzeko proposamenak lantzea, inplikatutako alde guztien artean.
  • Lokalen existentzia, bere erabiltzaileen eta inguruaren artean sor daitezkeen gatazkak ekidin edo gutxiagotzea.
  • Lokalen fenomenoaren gaineko ezagutza areagotzea, ikuspegi desberdinen batura bitartez, ikuspegi osoagoa bilatuz.

Kezka eta eztabaida horri erantzuteko asmoz, Errenteriako Udalak ondorengo saioak antolatu ditu:

1. SAIOA: martxoaren 15ean

  • Erabiltzaile gazteak
  • Gazte eragileak

2. SAIOA: apirilaren 19an

  • Gazte erabiltzaileak
  • Adin txikiko erabiltzaileen gurasoak
  • Bizilagunak
  • Lokalen jabeak
  • Udal arduradunak
  • Herritarrak

3. SAIOA: maiatzaren 3an

  • Gazte erabiltzaileak
  • Adin txikiko erabiltzaileen gurasoak
  • Bizilagunak
  • Lokalen jabeak
  • Udal arduradunak
  • Herritarrak

Saio guztiak Torrekua dorretxean (Goiko kalea 5 – Jautarkol plaza) egingo dira, ostiral arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

 ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!