Gazte Mailako Errenteria Hiriko XXX. Txirrindularitza Saria igandean

Martxoaren 10ean, igandean, Errenterian burutuko da Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin elkarlanean antolatzen duen “Gazte Mailako Errenteriako Hiria XXX Txirrindularitza Saria”. Proba 16,00etatik aurrera burutuko da.

Irteera eta Helmuga Nafarroako Etorbidean izango da, Matxaingo Biribilgunearen parean.

Lasterketak 70 kilometroko zirkuitua izango du, Errenteriatik hurbil dauden errepideetan zehar, Gaintxurizketako Gainera bitan igotzea barne, gutxi gorabeherako 70 kilometro horiek osatzeko.

Tropelaren irteera eta helmuga Errenterian izango dira, eta, horrez gain, tropela Iztietatik eta Nafarroako Etorbidetik igaroko da, 16:40an, gutxi gorabehera.

Luxuzko parte-hartzea espero da, aurten jubenil mailako denboraldian parte hartuko duten talde eta txirrindulari onenak izango baitira, eta horien artean, zalantzarik gabe, Errenteriako Laguntasuna Txirrindularitza Elkartea izango da. Talde errenteriar honetako txirrindulariek lasterketa ona egitea eta ohorezko postuak lortzea espero dute.

Probaren amaieran irabazleei garaikurrak emango zaizkie.