Kantujira larunbatean eta Txistulari Banda igandean

Martxoaren 9an (larunbata) ohiko kantujira izango da. Egin ohi duten bezala, parte-hartzaileak 12:00etan elkartuko dira Herriko plazan, eta handik aterata herriko erdiguneko kaleetan barrena ibiliko dira kantu-kantari, oraingo honetan Txistularien udal bandak lagunduta.

Beste alde batetik, Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgak zuzendua, martxoaren 10ean, igande goizean, Pontika auzoko kaleetan zehar arituko da eta hainbat herri-doinu joko ditu.