Lurraren jakinduria hitzaldia Mikelazulon

joseba

Martxoaren 13an, asteazkena, Lurraren jakinduria izeneko hitzaldia antolatu du Mikelazulo Kultur Elkarteak, eta bertan Patxi Pastain baserritar eta artzaiak eta Maxi Broncano Artikutzako zaindari izandakoak hitz egingo dute.

Bi gizon hauek Lurretik eta Lurrarekin bizi izan dute. Lurra maite dute. Lurra miresten dute. Elkarren ondoan errespetuz eta eskerronez bizi izandakoaren ondorioz, berez dute biak konpartitzen LURRAREN JAKINDURIA. Jakinduria hori da beraien ahotik entzungo duguna.