2013ko Madalenak prestatzeko lehenengo bilera deialdia

madalenak jai batzordea 4

Madalenak 2013 gerturatzen hasiak dira, eta iritsi da haiek antolatzeko garaia. Badakigu zuetako asko jada lan horretan ari zaretela buru-belarri.

Udaletik ahalik eta jai herrikoi eta partehartzaileenak bultzatu nahi ditugu. Horregatik, herriko talde eta parte hartu nahi duten pertsona guztiekin Jai Batzordea osatu nahi dugu aurten ere, eta, jakina, zuek ere bertako kide izatea nahi genuke. Jai Batzordea zuen ekimenak eta proposamenak plazaratzeko lekua izango da.

Nolako Madalenak izan nahi ditugu? Zer behar dugu horretarako? Zer egingo dugu? Denon artean herriko jaiak aurrera ateratzeko unea da!

Lehen bilkura egitea proposatzen dugu: Martxoaren 15ean 19:00etan Merkatuzarreko Balioanitz Gelan.

Gogoratu etortzea oso garrantzitsua dela. Era berean, gogorarazten da jaietan jarduerak egiteko diru-laguntza eskaeretarako epea apirilaren 30ean amaitzen dela.

Animo handi bat denei eta Gora Madalenak!

Madalenak 2012 Balantzea

Madalenak dirulaguntzen eredua