Galtzarabordako igerilekua itxita larunbata arratsaldean

Igeriketa-Lehiaketa burutuko dela eta, datorren larunbatean, martxoaren 16an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da eguerdiko 14,30etik aurrera.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.