Artisautza eta berrikuntza jardunaldiak hilaren 15etik 17ra

Artiola_kartela_azalaArtiola artisau elkarteak antolatuta, Errenteriako Merkatuzar eraikinean “Bideak eraikiz” jardunaldiak egingo dira ostiralean hasi eta igandera arte. Elkartearen helburuen artean artisautzaren inguruko gogoetak egitea, berritze prozesuak txertatzea, eta artisauen arteko elkarlana bultzatzea daude eta hauei lotuta prestatu dituzte aipatu jardunaldiak.

Ondorengoak izango dira hizlari nagusiak:

  • Blanca Garcia Agulló (Fundesarte Fundazioko Idazkari teknikoa).
  • Kepa Junkera (musikaria eta konpositorea).
  • Martin Azua (disenatzailea eta Bartzelonako Elisava Goi Mailako Diseinu eskolako irakaslea).
  • Ana Aldana (disenatzaile eta altzarigilea), Jose Pablo Arriaga (eskultore eta altzarigilea), Joseba Barrusco (eskultorea)
  • Mikel Leoz (Albaola Elkarteko kidea. Itsas Ondarean teknikaria)
  • Jon Joseba Arakama (erakuslehio-apaintzailea eta Berlingo Premium Exhibitions sariduna)

Jardunaldietan zehar, gainera, “Kaikua Oinarri” Diseinu Lehiaketan aukeratutako piezen erakusketa izango da.

Sarrera doakoa izango da.

 

 Egitaraua

Ostirala

16:00–16:30    Akreditazioak

16:30–17:00    Inaugurazioa: Agintariak eta ARTIOLAKO ordezkaria

17:00–17:45    Sarrera txostena: Artisautza eta Berrikuntza. Beharrezko erronka / binomioa.

Blanca García Agulló, FUNDESARTE fundazioko idazkari teknikoa

17:45–18:15     Eztabaida

18:15–18:45     Atsedenaldia

18:45–19:30    Berrikuntza euskal musika tradizionalean: Kepa Junkera, musikaria eta konpositorea

19:30–20:00   Eztabaida

21:00 Afaria

 

Larunbata

9:30–10:30     Berrikuntza Diseinuan:

Martín Azúa, diseinatzailea eta Bartzelonako Elisava Goi Mailako Diseinu Eskolako irakaslea

10:30–11:00   Eztabaida

11.00–11:15    Atsedenaldia

Goizean barrena, Santi Oteiza erratzuar kaikugileak “kaikua” egiteko teknika tradizionala erakutsiko du in situ.

11:15–12:30    Saiakuntza berriak zurarekin: Artisuen mahai-ingurua.

  • Ana Aldana, diseinua eta altzarigintza
  • Jose Pablo Arriaga, eskultore eta altzarigile
  • Joseba Burusko, eskultore
  • Moderatzailea: Martín Azúa

12:30–13:00    Eztabaida

13:00–13:30    “Kaikua oinarri” Diseinu Lehiaketaren Sari Banaketa

14:00                   Bazkaria

16:00–17:00    Donostia 2016 eta Artisautza: San Juan baleontzia:

  Mikel Leoz, Albaola erakundearen itsas ondarean teknikaria

17:00–17:30    Eztabaida

17:30–17:45    Atsedenaldia

17:45–18:30    Produktuaren aurkezpena eta stand baten diseinua :

Jon Joseba Arakama, erakuslehio-apaintzailea eta Berlingo Premiun Exhibitions sariduna

18:30–20:00   Tailer praktikoa: “Nola diseinatu Marka bat”Zuzendaritza: Martín Azúa

21:00                 Afaria

 

Igandea

10:00–11:00    Artisautza eta Moda: Joera berriak: Artisuen mahai-ingurua:

  • Tytti Thusberg, diseinatzailea eta jostuna
  • Charo Iglesias, kapelugina
  • Taller Harri(d)ura, beira artistikoa
  • Moderatzailea: Txema García Amiano

11:00–11:30    Ondorioak eta Itxiera Ekitaldia

11:30–14:00    Balenciaga Museoan bisitaldi gidatua

14:30                  Bazkaria Getarian