Kadete mailako Emakumezkoen Areto Sofboleko Gipuzkoako Txapelketaren Finalak igandean

CARTEL. FINAL SOFBOL SALA CADETE. MARZO-13_559x768

Datorren igandean, martxoaren 17an, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Kadete mailako Emakumezkoen Areto Sofboleko Gipuzkoako Txapelketaren Finalak” jokatuko dira, Errenteriako Rentoks Klubak Udal Kirol Patronatuaren babesarekin antolatua.

Txapelketan, “Errenteriako Rentoks Kluba”rekin batera, Gipuzkoako gainerako talde hauek ere hartuko dute parte: “Orioko Bate Bizkorrak” (Orio) , “Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea”  (Lazkao-Ordizia) eta “Atletiko San Sebastián” (Donostia).

Lehenengo partidan “Errenteriako Rentoks” “Atlético San Sebastián”en aurka lehiatuko da. Partida horretako irabazlea zuzenean pasako da finalera eta talde galtzailea “Ordiziako Softbol Kirol Elkartea” eta “Orioko Bate Bizkorrak” taldeek jokatuko duten hurrengo sailkapen partidaren irabazlearen aurka neurtuko da, finalerako bigarren sailkatua nor den erabakitzeko.

Sailkatzeko partidak 14:45etan hasiko dira. Ondoren jokatu dira hirugarren eta laugarren posturako partidak, 16:30etan eta bukatzeko, 17:30etan, finala.

Sofbol-a “Beisbol”aren egokitzapena da eta ezaugarri berezi batzuekin jolasten da: jolaserako pilota bigunagoa da, lehiatzeko zelaia txikiagoa… Halako ezaugarriek kirol arinagoa bihurtzen dute eta etenaldi gutxiago izaten da.

Publikoarentzako sarrera doan izango da.