Beteranoen mailako Europako Atletismo Txapelketa Errenterian

2013ko martxoaren 19tik 24ra Donostian egingo da “EVACI 2013. IX. Beteranoen mailako Europako Atletismo Txapelketa”. Probak Europako atleta beterano onenak bilduko ditu, kirolak adinik ez duela frogatuz.

Anoetako Belodromoa izango da proba horren eszenatoki nagusia, Donostiako Miniestadio eta Hipodromoarekin batera. Nolanahi ere, Errenteria izango da 5 km “Rutako Martxa”ko probak egiteko aukeratu den salbuespena. Izan ere, proba hori martxoaren 23an egingo da horretarako Fanderian prestatu den zirkuitu berezian.

Errenteria aukeratu izanaren arrazoietako bat da, zalantzarik gabe, kirol modalitate horrek egun Gipuzkoako Atletismo Federazioko egungo presidentea den Errenteriako Mikel Odriozola kirolariarekin dituen harremanak.

Martxoaren 23an Errenterian egingo den proban 270etik gora kirolarik parte hartuko dute, nazioarteko 20 Federaziotatik etorriak. Kirolaren jai handia izango da, eta bisitari, atleta eta horiek laguntzera etorritakoek  Errenteriarentzat zalantzarik gabe eragin positiboa izango duen probaz gozatzeko aukera izango dute.

Udalak gutun bat bidali die parte-hartzaile guztiei Errenteriari eta Oarsoaldeari buruzko informazioa emateko, eguna gure artean pasa dezaten animatzeko asmoz.

Proba egiteko zirkuitu bat prestatu da Touring eta Fanderia Etorbideen artean, hain zuzen ere Topo geltokiaren eta Fanderiako futbol zelaiaren sarrera nagusiaren artean. Norabide bikoitzeko zirkuitua izango da. Probaren irteera eta helmuga Fanderiako igerilekuaren parean egongo dira, zirkuituaren erdiko gunean.

Proba honetan Errenteriako Club Atleticoko langile boluntarioek emango dute laguntza teknikoa.

Zirkuitua trafikorako itxita egongo da erabat eta hesiak jarriko dira jendea sar ez dadin. Aldagelak futbol zelaian egongo dira eta Fanderiako Pilotalekua prestatuko da kontsigna zein dopinaren aurkako kontrolaren egoitza jartzeko.

 

Trafikoa moztuta egongo da

Zirkuitua trafikorako itxita egongo da martxoaren 23ko (larunbata) 9:00etatik 14:00etara. Zirkulazioa Fanderia Etorbideko 17 zenbakitik ere moztu egingo da.

Gainera, zirkuitu osoan ezin izango dira ibilgailuak aparkatu, Fanderia Pasealekuko 17 zenbakitik Santa Klarako Biribilguneraino, martxoaren 22ko (ostirala) 14,00etatik larunbateko 16,00etara.

Era berean, Federico García Lorca kalean gune bat prestatuko da antolatzaileen ibilgailuak aparkatzeko

Halaber, ezin izango dira mugitu Fanderia etorbidearen 1etik 15era bitarteko garajeetan aparkatuta dauden ibilgailuak.

Udal Kirol Patronatutik egoera hori ulertzea eskatu nahi zaie kirol jarduera hori dela eta eragozpenen bat izango duten pertsona guztiei.