San Marko Eguna antolatzeko gizarte eragileei deia

Bidearen Bidean | Kultura | Partehartzea 2013-03-19 | 0

San markoApirilaren 21ean San Marko Eguna antolatuko da urtero bezala. Egunaren egitaraua udalaren esku bakarrik ez dagoela kontuan izanda, garrantzitsua da herriko eragileek ere egunaren antolaketan parte hartzea, eguna bera ahalik eta aberasgarriena eta osatuena izan asmoz.

Horregatik, San Marko egunean ekimenen bat antolatuko duen eragile orori, kultura@errenteria.net helbidera bere planteamendua bidaltzeko deia egin nahi dio Udalak. Honela, egunaren nondik norakoak koordinatzeko eta egon daitezkeen beharrak aurreikusteko.

Proposamenak jasotzeko azken eguna apirilaren 8a izango da. Egun horretan amaituko da elkarte edo artisauek postuak jartzeko eskaera egiteko epea ere.

San Marko eguna antolatzeko bilera datorren martxoaren 26an izango da, 18:00etan Merkatuzarrean (Pablo Iglesias 3).

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna