Apirilaren 19an amaituko da Maddalen Sarietarako lanak aurkezteko epea

Maddalen sariak_ 2013Errenteriako Udaleko euskara departamentuak Maddalen Sarien Literatur lehiaketarako deia egin du. Aurtengoa 26. edizioa izango da.

Irune Balentziaga euskara batzordeburuak gogorarazi du lehiaketaren helburu nagusia Errenterian bizi edo ikasten ari diren gazteen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea dela.

Lanak Errenteriako Udal Erregistroan aurkeztu beharko dira eta epea apirilaren 19an amaituko da.

Parte hartu edota argibide gehiago nahi dutenek, 943 44 96 13, telefono zenbakira dei dezakete, edota euskara@errenteria.net helbidera mezu bat bidali.

Lehiaketaren oinarriak