Maroko izango da anfitrioi Gazteluko afarian

logo cenas defArrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gaur izango da “Ostegun Anitzak Gaztelu Ostatuan” tertulia-afarien bigarren saioa. Oraingo honetan, Maroko izango du herrialde protagonista, Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak Gaztelu Ostatuarekin batera antolatutako ekimenak.

Solasaldia 19:30etan hasiko da eta Marokotik etorritako bi lagunek hartuko dute parte bertan: 18 urteko Laila El Hamyouy, Enpresa zientzien gradu ertaineko ikaslea, eta Lotfi Boussouf, langilea eta Errenteriako bizilagun duela 15 urtetik. Moderatzaile lanetan Mónica Mínguez, Harianeko kazetaria, arituko da.

Ondoren, 20:45etan, Saâd eta Rachid sukaldari marokiarrek prestatuko duten afaria dastatu ahal izango dute bertaratzen direnak.

Tertulia-afarien ekimenak oso harrera ona izan duela azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek; izan ere, joan den otsaileko afari senegaldarrarekin jantokia bete zen.

Pakistan, Nepal eta Mexiko izango dira datozen hilabetetan gobidatuko dituzten herrialdeak.