Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da bihar

Igeriketa-lehiaketak direla eta, bihar, martxoaren 23, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da jendearentzat eguerdiko 13:00 arte.

Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dira, ordutegi berean. Jaioberrientzat diren ikastaroetan ez da, ordea, aldaketarik izango; ordutegi eta leku berean izango dira.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.