“20×20 erronka” kirol instalazioetan

Retoeuskaraz

Serviocio, S.L.k, Errenteriako udal kirol instalazioetako kirol zerbitzuaren enpresa adjudikazio-hartzaileak, erronka bat proposatu nahi die erabiltzaileei, Fanderian eta Galtzarabordan hilabetez egiteko.

Honakoa da erronka: martxoaren 20tik apirilaren 20ra,  ahalik eta egun gehienetan , igerilekuan 20 luze edo 20 minutuko entrenamendu kardiobaskularra egitea.

Parte-hartzaileek opari txiki bat jasoko dute parte hartzeagatik.

Argibide gehiago zentroetako harreretan eta ondoko telefonoetan: 943.44.96.90 (Galtzaraborda) edo 943.34.44.23 (Fanderia).