Kukaik “Komunikazioa-Inkomunikazioa” ikuskizunaren entsegu publikoa eskainiko du

komu-inkomu_altaKukai dantza konpainiak, datorren apirilaren 9an, Kulturguneko Dantza Gela Nagusian (3.solairua), Tanttaka Teatroarekin lankidetzan sortutako azken ikuskizunaren entsegu publikoa eskainiko du, 19:30etan.

Komunikaizoa-Inkomunikazioan hitz bihurtzerik ez dagoena hitzetara ekarri nahi izan dute egileek, sentigaitz dena sentitu edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bihurtzen da.

Entsegua ikusteko sarrera mugatua izango da eta bertaratu ahal izateko, dantza@kukai.info helbide elektronikora mezu bat bidaliz eman beharko dute izena interesa dutenek.

 

Antolatzaileak: Kukai Dantza Konpainia eta Errenteriako Udala

Laguntzailea: Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskola