Udalean enpresa mediku lanpostua denboraldi batez betetzeko deialdia egin da

Aurkeztutako oinarrien xedea da enpresa mediku lanpostua denboraldi batez betzeko deialdia arautzea, hots, lanpostua behin-betikotasunez bete arte edo, beharrezkoa ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte. Lansaioa, hasiera batean, % 42,86a izango da.

Baldintzak (besteak beste):

Medikuntza eta Kirurgian lizentziadun titulu ofizialaren jabe izan edo lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Era berean, laneko medikuntzan edo enpresako mediku diplomadun mediku-espezialitateko titulu ofizialaren —Laneko Medikuntzaren Eskola Nazionalak emana— jabe izateko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerrian erdietsitako titulua baliagarria izateko Hezkuntza Ministerioak errekonozitua duenaren agiria beharko du, edo homologatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak, deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioarekin batera, Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Epea: 2013ko martxoaren 21etik apirilaren 9ra izango da, biak barne.

Oinarriak:

Argitaratuak izan dira 2013ko martxoaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Era berean, interesatuek eskura ditzakete Udaleko Informazio bulegoan (Herriko Plaza z/g) eta www.errenteria.net  web orrian.