Xenpelar omentzeko eskultura egiteko lehiaketa publikoa deitu du Udalak

xenpelar

Errenteriako Udalak, Errenterian 1835eko urtarrilaren 12an jaio zen Xenpelar bertsolaria omendu eta begirunea erakutsi nahi dio eta horretarako, bertsolaria irudikatuko duen eskultura edo monumentua hautatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian.

Xenpelarrek bertsolaritzari egindako ekarpena handia izan zen oso, kualitatiboki zein kuantitatiboki. Zalantzarik gabe, bere garaiko figura nabarmenenetakoa izan zen eta baita XVIII. mendetik gaur egun arte bertsolaritzaren historia dokumentatuaren bertsolaririk garrantzitsuenetakoa ere.

Lehiaketan proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 19an bukatuko da eta lehen sailkatuak 2500€ jasoko ditu eskudirutan.

Baldintza teknikoak eta bestelako informazio guztia www.errenteria.net web gunean aurki daitezke.