Artzaintzaren bideari ekingo dio Urdaburuk igandean

urdaburuErrenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak proiektu berri bati hasiera emango dio:  Artzaintzaren bidea edo GR-282.

Proiektuak 2 urte iraungo ditu eta 23 etapa izango dira guztira egitekoak, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Burgos eta, batik bat, Arabatik zehar. Arantzazutik Leintz Gatzagara egingo dute lehen etapa datorren igandean,hilaren 7, eta ibilbidean zehar Andarto (1076) tontorra igoko dute.

Autobusa Errenteriako Iztietako autobus geltokitik irtengo da 7:00etan. Izena Urdaburuk Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzan edo  943-527879 telefonora deituta eman daiteke ostegunean, 20:00etatik 21:30etara.