“Emakumeak bertsotan” jardunaldia apirilaren 16 eta 18an

Joxepa AntoniLehengo eta oraingo bertsolari emakumeak egindako ekarpena berreskuratzeko asmoz, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Emakumeak bertsotan jardunaldia antolatu du. Izan ere, betidanik izan dira emakumeak bertsogintzan, nahiz eta orain dela gutxi arte plazara ez atera.

Jardunaldia apirilaren 16an hasiko da Elixabete Perez Gazteluk aurkeztuko duen Joxepa Antoni Aranberri bertsolariaren bizitza eta lana aztertzen duen lanarekin. Saioa 19:00etan izango da, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Apirilaren 18an, berriz, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak  Emakumeak eta bertsolaritza. Begirada feminista bat hitzaldia eskainiko du Xenpelar Etxean, 19:00etan.