Buruko gaixotasunei buruzko ikastaroa antolatu du AGIFESek

ImprimirBuruko gaixotasunei buruz ikasteko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin, AGIFESek Oarsoaldean buruko gaitza duten pertsonen familiarrentzat ikastaroa antolatu du. Izan ere, nahasmen mentala edo psiquiatrikoa duen pertsonaren arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake familia arteko harremanak ezegonkortuz.

Ikastaroa maiatzaren 16 eta 30ean eta ekainaren 13 eta 27an izango da 18:30etatik 20:30etara Errenteriako Xenpelar Etxean (Madalen kalea, 32).

Parte hartzea doakoa da eta interesa dutenek AGIFESeko 943 474337 telefono zenbakira deituta eman behar dute izena.

Egitaraua:

Maiatzak 16 – Zer da gaixotasun mentala?

.Diagnostikoak: Esquizofrenia, nahaste bipolarra, nortasun nahasteak…

.Sintomak eta ondorioak pertsonarengan eta familian.

.Erlazionatutako arazoak.

.Tratamendu motak: Farmakologikoa, psikologikoa, errehabilitazio psikosoziala…

Profesionala: Iker Arrizabalaga. Agifeseko Eskuhartze Familiarraen Koordinatzailea

Maiatzak 30 – Laguntza sozialak eta aspektu juridikoak

.Ezgaitasun zibila. Obratzeko gaitasunaren aldaketa.

.Ingresu hospitalarioak. Borondatezkoak eta borondate kontrakoak.

.TAI. Borondate kontrako tratamendu anbulatorioa.

.Minusbalia eta dependentzi balorazioak.

.Ezgaitasun laborala.

Profesionala: Verónica Pazos. Agifeseko Gizarte Langilea.

Ekainak 13 – Egitura Sanitarioak eta soziosanitarioak.

.Egitura hospitalarioak eta extrahospitalarioak.

.Erdimailako egiturak.

.Egitura laboralak eta okupazionalak.

Profesionala: Nekane Azuabarrena. Agifeseko CRPSen Koordinatzailea.

Nerea Amunarriz. Ibiltzen Buenavista CRPSren Koordinatzailea. Agifes.

Ekainak 27 – Familiak zer egin dezake?

.Berrerortze eta babeseko faktoreak.

.Krisiladi egoerei aurre egin.

.Emozio Adierazia.

.Komunikazio eta gatazkak famili barruan.

Profesionala: Iker Arrizabalaga. AgifesekoEskuhartze Familiarraren Koordinatzailea.