“Hibaika 25 urte” erakusketa Merkatuzarren

hibaikak 25 urte

Hibaika traineruaren 25. urteurrena dela-eta, arraun elkarteak erakusketa bat antolatu du Merkatuzarren (Pablo Iglesias kalea).

Erakusketa apirilaren 20a arte egongo da ikusgai, 17:30etatik 20:30etara eta bertan taldearen historian ateratako argazkiak eta erabilitako ontzi motak aurkituko ditu bertaratzen denak, besteak beste.