Oraindik ere leku libreak daude langabetuentzat antolatutako euskara ikastaroetan

udal euskaltegia

Errenteriako Udalak jakinarazi nahi du, oraindik ere leku libreak badirela aste honetan hasi diren langabetuentzat antolatutako euskara ikastaroetan.

Maila ezberdineko bi talde sortu dira; Udal euskaltegian bata eta Xenpelar AEK euskaltegian bestea.

Udal euskaltegiko taldea 0 urratseko ikasleek osatu dute. Eskolak, astelehenetik ostiralera izango dira, 9:15etatik 13:30etara. Interesa dutenek  943449680 telefono zenbakira dei dezakete.

Xenpelar AEK euskaltegian, berriz,  3. urratseko ikasleentzako taldea egin da. Kasu honetan, klaseak, astelehenetik ostegunera izango dira,  9:00etatik 14:00etara. Izena eman nahi dutenek 943340233 telefono zenbakira deitu behar dute.