Egitarau kulturala ere prestatu du Hibaikak

Hibaika

Hibaikaren 25. urteurrena ospatzeko, erakusketa antolatzeaz gain, egitarau kulturala ere prestatu du arraun elkarteak.

Apirilaren 21a arte hainbat jarduera antolatu dituzte. Guztiak doanekoak dira eta lekuak mugatuak direnez, interesdunek izena eman beharko dute ezinbestean. Merkatuzarren egin beharko dute hori; izan ere eraikin hau izango baita ekintza guztien topaleku.

Hibaikak, gainera, datozen estropadetan arraun elkartearen afizioaren parte izatera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Apirilaren 13an eta 14an Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da Pasaiako badian eta hilaren 20an eta 21n Euskadiko Txapelketa Legution (Araba)

Ekitaldiari, arraun elkarteari, edo arraunlari izateari buruzko informazioa nahi duenak www.hibaika.com web gunera jo dezake edo 605584110 telefono zenbakira deitu.

Honakoa da programa kulturalaren egitaraua:

  • Apirilaren 13an eta 20an: Itsas korapilo eta estrobo tailerra, 17:30etan
  • Apirilaren 14an: Bisita gidatua: Herri marinel baten historia, 17:30etan
  • Apirilaren 18an: Oiartzun Ibaiaren garbiketa herrikoia, 18:30etan
  • Apirilaren 21n: Partehartzaileentzako sorpresa