Komunikazioari buruzko jardunaldiak hasiko dira bihar

ZNN jardunaldiak

Bigarrenez antolatu ditu Mikelazulo Kultur Elkarteak, Zintzilik Irratia, Oarso Bidasoko Hitza eta Herri Bizia komunikabideekin batera, komunikazioari buruzko ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak.

Martxeko Otamendik zabalduko du egitaraua bihar, hilaren 18, Informazioaren kontrola hitzaldiarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez “komunikazio eta informazio aske eta askatzailea sortzea eta eratzea da herri aske bat egiteko ezinbesteko osagaia” eta horixe da, hain zuzen, jardunaldi hauen gogoetarako gaia.

EGITARAUA:

  • Osteguna, apirilaren 18, 19:30ean: Mikelazulo Kultur Elkartean. Informazioaren kontrola hitzaldia. Hizlaria: Martxelo Otamendi.
  • Ostirala, apirilaren 19, 19:00etan: Hitza espaloietan. Mifrofono irekia Herriko Plazan.
  • Larunbata, apirilaren 20, 11:00etatik 13:00etara: Zintzilik kalean.
  • Igandea, apirilaren 21,10:30ean. Komunikabideak eta herritarren eraikuntza gosari solasaldia Mikelazulo Kultur Elkartean. Parte hartzaileak: Zintzilik, Hitza, Herri Bizia, Ateak Ireki, Angulaberria.info eta bertaratzen den oro.
  • Astean zehar eta ondorengo astean: Gazteak eta informazioa solasaldiak ikastetxeetan eta komunikabideetara bisitak