Familia guztiarentzako egitaraua San Marko egunean

San MarkoIgandean, hilaren 21an ospatuko da aurtengo San Marko Eguna. Egitarau zabala prestatu du Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean eta adin guztietara bideratutako ekintzekin, familia giroko festa handia osatu dute.

Egunari hasiera emanez, Independistak sareak antolatutako erromeria martxa abiatuko da Foru plazatik, goizeko 10:00etan.

Ordu berean, artisau liburuak sortzeko tailer bereziak izango dira 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, izan ere, Artisau Liburuaren Egunak eta San Marko Egunak bat egin dute aurten. Jada 150 ikaslek baino gehiagok eman du parte hartzeko izena.

Kirolak presentzia handia izango du egunean zehar. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak azaldu duenez, ohikoa den krosaz gain, garai batean egiten zen herri kirol erakusltadia berreskuratu nahi izan dute.

Arratsaldean, musikak hartuko du gotorlekua. 16:00etan haur eta gurasoentzako dantzaldia izango Joxe Mendizabalekin. Errenteriako Sardexka talde gaztearen txanda izango da ondoren eta festarekin bukatzeko, Bad Sound System taldearen kontzertua izango da.

Jan edo edateko aukera ere izango du nahi duenak, Gazte Asanbladak, Concha Rociera Kultur Elkarteak, Monfrague Kulturguneak eta Zamalbideko Auzo Elkarteak jarriko diztuzten postuetan.

Urtero bezala, gainera, autobus zerbitzua izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markora joateko.

Egitaraua:

09:30 – 13:30: Artisau liburuaren tailerrak (3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat).  Antolatzailea: Txokolarte Grafika Esperimentalak eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak.

10:00: IV Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta. Antolatzailea: Independentistak sarea.

10:30: San Markorako Igoera Krosa. Antolatzailea: Club Atlético Rentería.

11:30: Krosaren sari banaketa. Antolatzailea: Club Atlético Rentería.

12:00: Benito Ijurra apaizaren meza.

12:00: Herri kirolak. Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta “Bihurri” eta Hodei Ezpeleta (13 urte).Harrijasotzailea: Joseba Ostolaza. Antolatzailea: Kultura Saila – Udala.

16:00 – 17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik eta txokolatada haurrentzat. Antolatzailea: Kultura Saila – Udala eta Oreretako Gazte Asanblada.

17:30: Kontzertua: Errenteriako Sardexka taldea. Antolatzailea: Kultura Saila – Udala.

18:00: Kontzertua: Bad Sound System. Antolatzailea: Kultura Saila – Udala.

Autobus zerbitzuaren ordutegia honakoa izango da:

  •  Morrongiletatik irteerak: 08:45ean, 09:20tik 13:00etara (hogei minuturo), 13:15ean, 17:00etatik 19:40ra (40 minuturo), 20:15 eta 20:45etan
  • San Markotik irteerak: 09:00etan, 09:40tik 13:00etara (20 minuturo), 13:30etan, 14:00etan, 17:20tik 20:00etara (40 minuturo), 20:30 eta 21:00etan