Gazteen Lokal Alternatiboen inguruko bigarren bilera

Diptikoa 1

Udal Gazteria Sailak gogoratu nahi du, bihar, apirilaren 19an, izango dela Gazteen Lokal Alternatiboen inguruko prozesu parte-hartzailearen inguruko bigarren bilera. Saioa Torrekuan izango da, 17:00etan eta herriko gazteei, adin txikiko erabiltzaileen gurasoei, bizilagunei, lokalen jabeei, udal arduradunei eta, oro har, herritar guztiei zuzenduta egongo da.

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera, “guztion iritzia ezinbestekoa da-eta”.