Kultur dinamizatzaile lanpostua zerbitzu eginkizunetan, denboraldi batez, betetzeko deialdia egin du Udalak

Deialdiaren xedea Kultur dinamizatzaile lanpostua zerbitzu eginkizunen bidez, denboraldi baterako betetzea da; eginkizunean hasi eta 2014ko abenduaren 31 arte. Denboraldi hau beharrezkoa jotzen da lanpostua egitura-izaerakoa den edo ez ikusteko, eta ondorioz, plantillan sortzeko. Hala egingo balitz, behin betikotasunez bete arte ariko litzateke hautatutako pertsona eginkizun zerbitzuetan. Epe hori amaitu aurretik egingo litzatekeen txostenean aurkakoa aurreikusiko balitz, ordea, zerbitzu-eginkizunak adierazitako epean amaituko lirateke, horretarako hartu beharreko erabakia hartu ondoren.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaituko da.

Kultur dinamizatzaile lanpostuaren iragarkia

Kultur dinamizatzaile lanpostuaren oinarriak