Mikelazulok “Ispilua” antzezlana programatu du iganderako

Ispilua

Aldatzen laguntzen antzerki taldeak Ispilua antzezlana eskainiko du apirilaren 28an, Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:00etan.

Drama eta komedia uztartzen dituen obra da Ispilua. Gaur egungo gizartean bikoteak nola eratzen diren erakusten du, larunbat gau batean elkartzen direnetik, euren bizitzak erabat ekarrekin bideratzen dituzten arte. Horretarako, Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreek antzezlan bat nola prestatzen duten erakutsiko dute agertokian, eszena eta eszena artean euren pentsaera eta sentimentuak ere adieraziz.

Emanaldia Zizt! Udaberrian ekimenaren barruan progamatu dute eta sarrera doan izango da.