Kanpai hotsarekin batera hasiko dira bihar Pontikako jaiak

fuente pontika color 2_541x768Bihar hasi eta igandea arte ospatuko dituzte jaiak Pontika auzoan.  Auzoko Bizilagun eta Gazteen Elkarteak programazio zabala prestatu du lau egun hauetarako Errenteriako Udalarekin batera: auzoko adinduentzako herri bazkaria, erraldoi eta buruhandiak, sardin-jatea eta haurrentzako apar festa antolatu dituzte, besteak beste. Larunbat gauean, gainera, Pontikako gazteek Eureka Musical Show dantzaldia eskainiko dute.

Igandean, eta jaiei amaiera emateko zezen suzkoa izango da 20:30ean.

Egitaraua:

OSTEGUNA,  APIRILAK 25

11:30ean, Kanpai-hotsa jaiei hasiera emateko.

12:00etan, MEZA nagusia auzoko hildakoen eta SAN MARKO gure patroiaren alde.

13:15ean, HERRI BAZKARIA AUZOKO ADINDUENTZAT, HEMENBIZI auzo elkartean (Etxe berrietan)

18:00etan, DANTZALDIA ERRENTERIAKO ERRETIRATU GUIZTIENTZAT auzoko GAZTEEN LOKALEAN, ARRAMENDIPEK antolatuta

OSTIRALA, APIRILAK 26

17:30ean, Txupinazoa eta 2013ko PONTIKAKO jaien enbaxadorea izendatzea.

17:45ean, BURUHANDIEN eta ERRALDOIEN lehenengo irteera.

18:00etan, APAR FESTA ume guzien gozamenerako kirol-gunean, opariak eta sorpresak ere izango ditugu.

19:00etan, Egurrezko jolasak, beraungo gazte-lekua dinamizatuko dituzte. (+ Madera Proiektua)

19:00etan, SARDINA-JATEA, PESCADOS NORKAIAREN eskutik, ZURRAKAPOTEA ere dastatzeko aukera izango da.

19:30ean, BURUHANDIAK irtengo dira helduekin.

23:00etan, GAUEKO DANBORRADA auzoko kaleetan, PASAI TXARANGAK lagunduta.

LARUNBATA,  APRILAK 27

10:30ean, BURUHANDIAK irtengo dira.

11:00etan, HAUR JOLASAK, herriko txikienentzako, sariak ere banatuko dira.

11:00etan, Pantaila erraldoiko PLAY STATION txapelketa, EUREKA gazte lokalean.

12:30ean, TRIKIPOTEOA auzoko tabernetan.

13:00etan, TOKA eta BOTE jaurtiketa, auzokoek antolatu ohi dutena.

16:00etan, TUTE txapelketa, bikoteka. ARRAMENDIPE Erretiratuen Elkartean.

16:30ean, BURUHANDIEN irteera ERRALDOIAK lagun dituztela.

17:00ean, AEROMODESLISMOREN erakusketa, auzoaren frontoian.

17:00etan, PIZZA SPRINTek eskainitako auzoko haurrentzako merienda.

18:00etan, HAURRENTZAKO bikotetako FULBOLIN TXAPELKETA eta PING-PONG TXAPELKETA ( HEMENBIZI lokal berrian)

18:00etan, MOZORRO LEHIAKETA, jantzi ezazu zure mozorroa eta zatoz gure ibiltokira. Animazioa eta dantza.

20:00etan, BURUHANDIEN azkeneko irteera.

21:30ean, HERRI AFARIA auzoko bizilagunentzako. Eman izena auzoko tabernetan.

23:00etatik 2:00etara,  EUREKA MUSICAL SHOW auzoko gazteen eskutik dantzaldia.

IGANDEA,  APIRILAK 28

9:30ean, TXISTULARIEN DIANA .

10:00etan, EHOZIRI LANAK egiten dituztenen X. bilkura, goizean hasi eta 14,00ak arte iraungo du.

10:30ean, Haurren buruhandiak irtengo dira.

11:00etan, Pala txapelketaren FINALAK pilotalekuan.

11:00etan, Marrazki lehiaketa IKUSI-MAKUSIren laguntzari esker.

12:30ean, AMULLETA DANBOR KOFRADIAren eskutik erretreta.

16:00etan, Mus TXAPELKETA, bikoteak. ARDITURRI tabernan.

16:30ean, Buruhandien irteera.

17:00etan, TORTILLA txapelketa. Presta ezazu zure tortilla eta ekarri karpara.

17:30ean,  INAUTERIETAKO DESFILEA, EUREKA konpartsaren eskutik, AFRO OSPAKIZUNA izango dute gai nagusia (ibilbide laburra auzoko kaleetan barrena)

18:00etan, DANTZA ERAKUSTEA, EUREKA DANCE GROUP! Taldearen eskutik, lagunak ere gonbidatu ditu.

19:00etan, ZINTA LASTERKETA, txikienentzako eta hain txiki ez direnentzako ere. Zinta bakoitzak sari bat du.

20:00etan, Jai hauetan lagun izan ditugun BURUHANDIAK azkeneko aldiz irtengo dira.

20:15ean, Sari-banaketa eta 2013ko gure ENBAXADOREAREN amaiera ekitaldia.

20:30ean,  ZEZEN ZUZKOA eta 2013ko jaiei amaiera emango diegu.